Herriko bertsolariekin saioa, Iturrietan

Julen Iriondo 2020ko ekainaren 16a

Xabi Igoa, zapatuko saioan ariko denetako bat, kantuan.

Hilabeteetako etenaren ostean, aurrez aurreko kultura ekitaldiak ari dira berriro pixkanaka hasten, eta Aramaion bertso saioa egingo dute zapatuan, hilak 20, herriko bertso eskolako lau bertsolarirekin.

Iturrieta sagardotegiko terrazan izango da saioa, eta bertan ariko dira Peru Abarrategi, Xabi Igoa, Manex Agirre eta Ane Zuazubiskar. Lierni Altunak jarriko ditu gaiak. 19:00etan da hitzordua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak