Otsailaz geroztiko lehen osoko bilkura egingo du martitzenean Aramaioko udalbatzak

Julen Iriondo 2020ko ekainaren 12a

Alarma egoera ezarri zenetik osoko bilkurarik ez da izan Aramaion, eta martxoko, apirileko eta maiatzeko ohiko osoko bilkurak egin gabe geratu eta gero, martitzenean, hilak 16, egingo dute ezohiko bat, 14:15ean.

Hau da gaizerrenda:

  1. 2019 ekitaldiko aurrekontuaren likidazioaren berri ematea.
  2. Onartzea ezohiko dirulaguntza deialdia egitea COVID-19aren eraginei aurre egiteko.
  3. Herriko jai egun ofiziala izendatzea 2021 urterako.
  4. Udal gizarte zerbitzuak ematen jarraitzeko hitzarmenaren luzapena egitea onartzea.
  5. Onartzea talde soziokulturalak diruz laguntzeko 2020 ekitaldiari dagokion deialdiaren oinarriak.
  6. Onartzea auzoetako jaiak diruz laguntzeko 2020 ekitaldiari dagokion deialdiaren oinarriak.
  7. Eusko Legebiltzarra berritzeko egingo den hauteskunde prozesuko hautesmahaiko kideen zozketa egitea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak