"Ikutua eman diogu, behintzat, eta ez da gutxi", zioen Arantzazu Ruiz de Azuak.
Normalean, meza, txorizoa eta salda eta, behera jaitsitakoan, bazkaria izaten dira ospakizunean. Aurten halakorik ez, baina Santikurtzera joan dira, behintzat. 25 bat lagun elkartu ziren denera, eta argazkia ere egin genuen: "Aurtengoa historikoa da zentzu horretan; beste urte batzuetan talde argazkirik ere ez dugu egiten, eta aurten egin dugu".
