Maiatzaren 29an aurkeztu zuen gazte eibartarrak Que me corten la cabeza izeneko bere lehen abestia, nahiz eta Leturiondok proiektua apirilean aurkezteko asmoa zeukan. Abestia etxetik idatzi du gazte eibartarrak eta bideoklipa ere egoerara moldatutakoa da, etxean grabatutakoa, alegia. Bertan, Euskal Herriko zein Madrilgo musikariak elkartu ditu eta horietako bat Idoia Asurmendi aramaioarra izan da.