Edonork ikusteko eran jarri dute 'Zuloan' lana

Julen Iriondo 2020ko eka. 2a, 10:35

Egileen artean Omar Grana eta Mikel Ullibarriarana ditu; AHTaren obrek eragindakoen gainekoa da. Bolinburu baserria eta bere ingurua ditu ardatz, eta bertakoen, Asier Agirre alkate ohiaren eta Martin Arriolabengoaren –geologoa– hitzak jasotzen ditu.

Mondragon Unibertsitateko ikasle talde batek eskolako lan moduan egin zuen ikus-entzunezkoa; abenduan estreinatu zuten, kultura etxean egindako emanaldian, eta orain, Youtuben jarri dute ikusgai –Basurde Produkzioak-en kanalean–.

"Lan nahikoa potentea" izan zela diote egileek; saria ere eskuratu zuten Huhezineman; irudi onenarena, hain zuzen ere: "Estetika baloratu zuten, irudien koloreak, kontrasteak, planoen aukeraketa...".

Kontatzen duena

Ikus-entzunezkoan, Bolinburuko familiakoa den Garazi Erizek gaztetako oroitzapenak kontatzen ditu: "Etxean ikusten nuen tentsio puntu bat: obra bat zetorrela; gure etxetik pasatuko zela; aita egun osoa plano artean".

Luis Mari Erizek gogora dakar hasieran "suabe" etorri zirela: "Gero, jasangaitz bihurtu zen: hautsa, lokatza, kamioiak sekulako abiaduran...". Asier Agirrek desjabetze kontuak dakartza gogora; eta Martin Arriolabengoak, lanen alderdi teknikoa.

Saneamendu lanak Zabolan

Bere garaian Abiadura Handiko Trenaren obrek eragindako zenbait kalte konpontzeko lanak egin dituzte Zabolako saneamenduan. Zehazki, Zabolako saneamendua Bolinburura jaisteko lanak dira egin dituztenak, handik kolektorera eramateko gero.

Zabolan eta Untzillan bide batzuk konpontzeko ere badaude oraindik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak