30 aramaioar 'Aitormena' interpretatuz: ederra!

Julen Iriondo 2020ko mai. 14a, 11:27

Adinez eta beste, askotariko 30 herritarrek hartu dute parte Hertzainak taldearen bertsioa egiterakoan. Eta emaitza ederra izan da, benetan. Herri bat, musikak batuta, egileek esan duten moduan.

Koordinazio lanetan ibili dira Bea eta Idoia Asurmendi ahizpak: "Bizi dugun egoera arraro honetan, Aramaion betidakin izan den musika eta kanturako zaletasuna aprobetxatu nahi izan dugu, herritarrak elkartzeko, gure arteko harremana sendotzeko eta, azken finean, herriari oparitzeko".

Zera esan dute lan prozesuari buruz: "Ez da lan erraza izan, lehendabizi pentsatu nori esan, beraiekin kontaktuan jarri, doinua bidali, guztiak jaso… Hala ere, herritarren erantzuna ederra izan da eta oso gustora egin dugun zerbait da. Berriro ere, musikak elkartu gaitu!".

Edizio lanetan Eider Ballina ibili da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak