Argazki lehiaketa antolatu du Orixolek

Julen Iriondo 2020ko mai. 7a, 16:46

Natura eta mendia gaitzat dituzten argazkien lehiaketa antolatu du mendizale elkarteak. Agintariek mendira ateratzeko aukera eman duten unetik jendeak ateratako argazkiak nahi dituzte jaso. Ekainaren 1ean amaituko da argazkiak aurkezteko epea.

"Azken egunotan izugarrizko afizioa ikusi dugu herritarren artean, eguraldia lagun, etxetik irtetzeko premia,... Gainera, Aramaioko biztanleria eta azalera ikusita, ez dugu inolako arazorik ikusten bakoitza bere kontura ibiltzeko. Hala ere, jendea errespetu osoz distantziak mantentzen aritu dela ikusi dugu, bakarka edo etxekoekin. Txalotzekoa!", diote Orixolekoek.

"Beraz, honen harira, Orixoletik proposamen batekin gatozkizue: argazki lehiaketa bat".

Argazkiak egiteko, dena den, indarrean dauden arauak errespetatzen jarraitzeko eskatu dute Orixolekoek: "Beti ere, gomendioei, arauei eta ordutegiei jaramon eginez. Egunotan erakutsitako zentzua, zuhurtzia eta errespetua ere azpimarratu nahiko genituzke. Denok baitugu mendiko askatasunaz gozatzeko nahia. Sariekin herriko merkataritza bultzatzea ere posible dela ikusten dugu, herriko produktuekin otzarak banatuz. Kirola bultzatzeko ere, kirol dendetan gastatzeko opari txartelak emango ditugu."

Hain justu ere, kirol ekipamendutarako 30 eta 50 euroko bonuak izango dira sarien artean.

Pertsona bakoitzak bi argazki aurkez ditzake, orain arte lehiaketetan aurkeztu gabeak, eta ekainaren 1era arteko epea dago horretarako. Argazkiak bidali behar dira orixolme@hotmail.com helbidera, izen-abizen eta telefono zenbakiarekin. Aramaion bizi diren pertsonek parte har dezakete.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak