Alarma egoeran laguntza behar dutenentzat sarea martxan dago

Julen Iriondo 2020ko mar. 26a, 16:16

Horrez gain, etxean kirol ikastaroekin jarraitzeko bideak erraztuko dituzte, eta autobusak ordutegi berria dauka.

Herriko boluntarioek, doako laguntza emateko prest dauden pertsonek osatu zuten taldea, eta Udalarekin koordinatuta ari dira. Batez ere zaurgarrien izan daitezkeen giza-taldeei begira, hala nola, jende nagusia, laguntza eskaintzen dute, erosketak egiteko –elikagaiak, botikak...–; Ibarrarako zein auzoetarako da eskaintza, pertsona haiek etxetik atera ez daitezen. Bestalde, umeak zaintzeko ere eska daiteke laguntza; eta beste edozer dela-eta ere, deitzera animatzen dituzte aramaioarrak: 649 99 57 51 da telefono zenbakia.

Bestalde, kirol ekintzak ere bertan behera geratu direla-eta, GAP, pilates eta mantenu gimnasiako irakasleek Youtuben jarriko dituzte bideoak, bakoitzak bere etxean egin ditzan ariketak –Udalak ere bere webgunean txertatuko ditu–.

Eta beste ohar batzuk: autobusak ordutegi berria du eguenetik; abeltzainek euren jarduna egiaztatzeko dokumentazioa eraman dezatela abereengana doazenean; eta, egutegiari jarraiki, traste zaharrak eta zabor handiak bihar, barikua, jasoko dituzte –gaur gauean atera behar dira; auzoetakoek aurrez deitu behar dute 945-29 03 90 zenbakira–.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak