14-22 galdu du Olaizolak finala

Julen Iriondo 2020ko martxoaren 9a

Euskal Herriko Kluben Arteko Txapelketako finala jokatu zuen atzo Julen Olaizolak Orozkon, Zeanuriko Danel Beitiaren kontra, eta aramaioarrak ezin izan zuen txapela eskuratu. Kontrarioaren pilotarekin ezinezko egin zitzaion lehiatzea.

Ligaxkako partiduan 22-9 nagusitu zitzaion Olaizola Beitiari, baina finalean ezin izan zuen Olaizolak Zeanurikoarekin. 8-5 irabazten hasi zen, baina, orduan, Beitiak pilota bizia atera eta seigarren-zazpigarren koadrotik boleaz edo hamargarrenetik botez jardutera behartu zuen aramaioarra, eta bizkaitarrak eskuratu zuen txapela.

Erlazionatuak

Olaizola-Beitia finaleko argazkiak

Julen Iriondo 2020 mar 10 Aramaio

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak