2,8 kilometroko luzera eta 930 metroko desnibel positiboa izan zituen Jaengo lasterketak.
Bere kategorian, bi minutu eta erdi atera zizkion Aitor Ugartek bigarrenari, eta, ondorioz, pauso handia eman du Munduko Txapelketarako sailkatzeko –iaz berak irabazi zuen, Italian–, ekainean jokatuko den iraupeneko Espainiako Txapelketako denbora asteburukoari batuta banatuko baitute harako txartela.