Arriolabengoak min handia egin die kontrarioei sakearekin, eta horixe izan da finaleko gakoetako bat. Piconek ondo lagundu dio atzean, seguru, huts gutxi eginaz, eta huts gehiago egin dituzte kontrarioek.
Aramaioarrek adierazi dute "uste baino errazago" joan dela partidua. Hasieratik hartu dute aldea markagailuan, 6-7 tantokoa, eta gero handitu egin da.