'Egunean behin'-en 'Suitza Txikia' taldean jokatzea sarituko da

Maialen Regueiro 2020ko ots. 29a, 11:33

Egunean behin jokoak otsailaren 3an abiatu zuen hirugarren denboraldia eta martxoaren 29an amaituko da. Suitza Txikia izeneko talde bat sortu da, non dagoeneko 93 kide dauden. Hain zuzen, Udalak talde horretan jokatzeagatik sariak emango ditu. Helburua da Aramaion partaidetza sustatzea.

Suitza Txikia izeneko talde horretan, aramaioarrek edota Aramaiorekin lotura zuzena dutenek dute parte hartzeko aukera, eta, saria ematerakoan, martxoaren 2tik 29ra bitarteko sailkapena hartuko da kontuan. Gauzak horrela, lehen postuan geratzen denak saria jasoko du, baina, horrez gain, parte hartzen duten herritarren artean zozketa egingo da eta bi sari –gazta–banatuko dira. Saridunen izenak –jokoan daukaten izenarekin– martxoaren 30ean argitaratuko dira, Udaleko atarian, eta irabazleek udaletxean jaso beharko dute saria, apirilaren 8a baino lehen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak