Hori dela-eta, bigarren autobus horren irteera ordua apur bat atzeratzeko eskatuko dio Udalak Arabako Aldundiari.
Bestelako kexa edo iradokizunik izanez gero, posta elektronikoz edo telefonoz eurei jakinarazteko eskatu dute Udaletik. Horrez gain, herritarrei jakinarazi nahi diete tarteko geltokietan eskua jaso behar dutela, Aramaiora doan autobusa geldi dadin.