Izan ere, aramaioarrak sailkapenaren buruan daude, hamabi partidu irabazi eta bi galduta, 36 punturekin; Almagorrek, ostera, bost puntu besterik ez ditu, partidu bakarra irabazi eta bi berdinduta –gainerako hamaika neurketak galdu egin dituzte–.
Aramaixo Tropikalak, gainera, zaleen laguntza izango du beste behin, jende ugari joan ohi da-eta kiroldegiko partiduetara.