Jesus Mari Elejalde abade aramaioarra hil da

Mirari Altube Arrese 2020ko ots. 20a, 17:24
Jesus Mari Elejalde abadea. Argazkia: 'Ahotsak.eus'

Gaur, otsailak 20, hil da Jesus Mari Elejalde Plazaola (Aramaio, 1935) abadea. Azkoaga auzoko Salturralde baserrian jaioa, Aramaioko parroko izan zen urte askoan; azken urteotan, ostera, Gasteizen bizi zen. Hileta elizkizuna bihar, otsailak 21, Aramaioko parrokian izango da, 18:30ean.

24 urterekin egin zen abade eta sei bat urtez Ekuadorren ere izan zen. Aramaio zuen bihotz barru-barruan, eta beti bizi izan zen haren inguruan.

Aramaioko ondarea jasotzeko lan asko egin zuen eta herriaren gaineko hainbat liburu idatzi zituen, besteak beste, Ermitas y caminos del Valle de Aramaiona (1986), Aramaioko udaletxea (1988), eta Ayer y hoy del Valle de Aramaiona (1989). Ahotsak.eus webgunean hark kontatutako hainbat istorio jaso zituzten. Aramaioko seme kuttun izendatua zuen Udalak

Haren lobak zehaztu du Aramaioren alde lan asko egin zuela eta gizon handia izan zela: "Bertako ondarea eta istorioak jaso gura izan zituen, eta herriko kontuetan oso inplikatua. Beti zegoen laguntzeko gertu; bihotz handiko gizon zintzoa izan zen".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak