Aramaioko Izarra elkartean jokatu zuten atzo, otsailak 15, Arabako Bertso Kuadrilla Arteko E ligako azken saioa. Bertso bazkaria egin zuten, eta otorduaz gozatzeaz gain bertsoez gozatzeko aukera ere izan zen. Aramaioko Izenbakuek kuadrillan Danel Herrarte, Peru Abarrategi, Andere Arriolabengoa eta Manex Agirre izan ziren lehiatzen, eta Bazaar Xanmapelezuin taldean, aldiz, Aroa Arrizubieta, Peio Ormazabal, Xabier Antia, Mikel Martin eta Unai Anda.
Antolatzaileek adierazi dutenez "saio txukun eta umoretsua" izan zen atzokoa, eta azkenean, etxeak geratu zen garaipena; Izenbakuek taldea sailkatu baitzen finalerdietarako. Lehian aritu ziren bi taldeak ez ezik, Aramaioko Alaia erretiratu taldea ere animatu zen bertso batzuk botatzera, eta "giro ona" izan zen nagusi saioan zehar.
Hala, Aramaioko bi taldek egingo dute aurrera Arabako Bertso Kuadrilla Arteko txapelketan; Izenbakuek eta Konde Basoko Iluek finalerdietan izango dira.