Txirrindulari bat erreskatatu dute Aramaioko Gantzaga auzoan

Josu Bilbao Atxutegi 2020ko ots. 15a, 17:51

17:00etan jaso dute abisua larrialdi zerbitzuek, eta 17:30ean, gutxi gorabehera, erreskatatu dute, helikopteroz, erorikoa izan duen 41 urteko gizonezko txirrindularia. Zauritua, Antxintxika taldeko Patxi Torres da, GOIENAk jakin ahal izan duenez. Jarraian, Ertzaintzak zabaldutako bideoa, irudi ikusgarriekin.

Debagoieneko ospitalera eraman dute zauriak direla eta, baina Patxi Torresek ez du konortea galdu, Ertzaintzak adierazi duenez. Antxintxika taldetik azaldu dute istripua bidean gurutzatuta zegoen kable bat dela eta izan duela Torresek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak