UEFAren Erregioen Kopa amaitu, Gernikara buelta

Julen Iriondo 2020ko ots. 17a, 10:21

Ander Fernandez Pachecok Euskadirekin jardun du selekzio amateurren arteko txapelketan. 2-3 galdu dute Galiziaren kontra, eta amaitu dute, ondorioz, euren ibilia. Gernikaren helburuetan zentratuko da Pacheco aurrerantzean; bertan dihardu aurten.

Bigarren B Mailako Amorebieta taldeko jokalari izanda, Hirugarren Mailako Sestaon egin zuen Ander Fernandez Pacheco aramaioarrak aurreko denboraldiaren bigarren zatia, zorno-tzarrek utzita. Ondo joan zitzaizkion gauzak, bederatzi gol egin zituen-eta bigarren itzulian.

Denboraldi amaieran Amorebietara itzuli zen, eta eurekin entrenatzen egin zituen denbo-raldiaurreko bi aste. Iñigo Velez de Mendizabal entrenatzaileak, baina, denboraldi honetan han minutuak izatea oso zail izango zuela jakinarazi zion, eta beste aukera bat bilatu behar izan zuen, ondorioz: "Amorrazioa eman zidan hori lehenago esan ez izanak. Gustura ibili nintzen Sestaon, jarraituko nukeen, baina bi fitxaketa eginak zituzten ordurako". Eta Gernikan hartu zuen ostatu: "Oso gustura nago hemen ere; taldearekin pozik nago, eta herrian ere asko maite dute futbola".

Bere garaian Beasainen izan zuen entrenatzailea, Urtzi Arrondo, Gernikan egotea izan zen aramaioarra bertara joateko arrazoietako bat, zituen beste eskaintza batzuk baztertuz. Bi-garren B Mailatik jaitsi berri, baina, taldeak ez zuen hasiera ona egin: "Jaitsierarekin, joka-lari askok taldea utzi zuten, eta berri pila bat ailegatu ginen. Asko kosta zitzaigun elkar eza-gutzea eta talde moduan egitea". Kontua da Arrondo bota egin zutela, eta Oscar Vales jarri zuten entrenatzaile: "Orain nahikoa ondo ari gara".

Gernikarrak seigarren dira, gaur egun, Hirugarren Mailako laugarren multzoan, eta hiru puntura dute igoerako play off-a jokatzeko aukera ematen duen laugarren postua –hirugarrena, bederatzira; Pachecoren iazko taldea, Sestao, da liderra–. Liga mailaz igotzeko borrokatzeko aukera ematen duten postuetan amaitzea da helburua.

Arlo pertsonalean, "dena jokatzen" ari dela-eta, pozik dago Aramaiokoa, nahiz eta pubalgia batekin arazoak izan –ez dio jokatzea eragozten, eta hobera doa–. Golei dagokienez dabil iaz baino pattalago; hiru egin ditu: "Baina asistentziak ematen eta parte hartzen ari naiz".

Selekzioarekin ere bai

Euskadiko selekzio amateurrarekin UEFAren Erregioen Kopa jokatzeko aukera ere izan du Pachecok. Abenduan sailkapena lortu eta astean Galiziaren kontra jokatu dute Madrilen. 2-3 galdu dute, eta kanporatuak izan dira, ondorioz. Alde batetik, pozik egoteko moduan dago, baina, Aramaiokoa, bereak izan ziren-eta Euskadiren bi golak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak