Konde Basoko Iluek, aurrera

Julen Iriondo 2020ko otsailaren 11

Aramaioarrak Errekaleorren, asteburuan.

Bazaar Xanmapelezuin taldearekin abestu zuten zapatuan Errekaleorren, eta, azken epaiaren arabera, Aitor Ugarte, Paula Amilburu, Martin Abarrategi eta Xabi Igoak lanak kontrarioek baino hobeto egin zituzten; beren bi saioak irabazita, finalerdietan izango dira Aramaiokoak.

Herriko beste taldea, Izenbakuek, ariko da zapatuan gasteiztarren aurka, Izarra elkartean. 14:00etan izango da bertso bazkaria, eta gero saioa. Eguaztena da bazkarirako izena emateko azken eguna –615 73 92 55; 15 euro–.

[Jardunaldiko informazioa]

[ARGAZKIAK]

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak