600 euro bonuetan banatuko ditu 'Go!rbeia' ginkanak

Julen Iriondo 2020ko ots. 4a, 12:32

Otsailean eta martxoan Internet bidezko lau proba egin beharko dituzte parte hartzen duten DBHko ikasleek.

Gorbeialdeko gazteentzako lehiaketan bakarka edo taldean –lau lagun, gehienez– hartu daiteke parte. Proba erraz eta dibertigarriak argitaratuko dituzte astero Instagramen, eta lehiaketaren helburuak dira: euskararen erabilera ludikoa sustatzea; sare sozialetan eta Interneten euskara erabiltzeko aukerak ezagutaraztea eta Gorbeialdeko kultura eta ahozko hizkuntza ondarea gizarteratzea; eta gazteengan euskarazko kultura edukien erreferentzia indartzea.

Lehiaketan izena emateko hainbat bide daude: go.ginkana@gmail.com, 663 08 37 36 eta gorbeiagaztelehia –Instagram–. Otsailaren 14ra arteko epea dago; hilaren 17an hasi eta lau astez argitaratuko dituzte probak.

Sariei dagokienez, 600 euroko baliodun bonuak izango dira: 300 eurokoa izango da lehen saria, eta 200ekoa bigarrena; horrekin batera, 100 euroko sari berezi bat zozketatuko dute parte-hartzaile guztien artean. Martxoaren 23an argitaratuko dute irabazlearen izena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak