Udaletxean eta elikaduran, greba

Julen Iriondo 2020ko urtarrilaren 29a

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren sinatzaileek biharko egindako greba deialdia dela-eta, Aramaion itxita egongo dira hainbat zerbitzu. Beste batzuek normal jardungo dute.

Udal langileek greba egingo dute, eta udaletxearekin batera itxita egongo dira kultura etxea eta kiroldegia ere. Udalari dagokionez, bihar egitea tokatzen zen hileroko osoko bilkura ez da egingo.

Eskolari dagokionez, irakasleen %86,6k egingo du greba, sukaldarien erdiek eta jangelako begirale eta eskolako garbitzaile guztiek. Eskolako autobusari dagokionez, ibilbide bakarra egongo da: Gantzaga-Arexola-Zubieta.

Osasun zentroan, medikuak eta erizainak lan egingo dute, eta farmazia ere zabalik egongo da.

Komertzioei dagokienez, Kinttelena itxita egongo da –biltegian ere greba egingo du Arbelek–, eta baita harategia, arrandegia, okindegia eta ekonomatua ere.

Garraio arloan, herrian zerbitzua ematen duen Arriaga enpresatik adierazi dute autobusek ohi bezala lan egiteko asmoa dutela.

Mobilizazioei dagokienez, 11:00etan egin dute hitzordua kultura etxe parean, Arrasateko manifestaziora joateko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak