Konde Basoko Iluek taldea garaile Bertso Kuadrilla Artekoan

Mirari Altube Arrese 2020ko urt. 25a, 16:07
Xabi Igoa, Paula Amilburu, Aitor Ugarte eta Martin Abarrategi bertsolariek osatutako Konde Basoko Iluek taldea Manex Agirrek, Danel Herrartek eta Peru Abarrategik osatutako Izenbakuek baino gehiago izan zen atzo, Marixekan jokatutako saioan. (Argazkiak: Ane Zuazubiskar)
Atzo eman zioten hasiera 2020ko Arabako Kuadrilla Arteko Txapelketari. Hamabi talde izango dira denera aurtengo txapelketan, horietako bi Aramaiokoak: Konde Basoko Iluek eta Izenbakuek. Hain zuzen atzo, elkarren aurka jardun zuten bertsotan Lierni Altunak jarritako gaiei jarraituta. Bertso eskolaren bueltako lagun asko elkartu ziren, 40 inguru, Marixekako elkartean, eta "oso giro ona" izan zutela adierazi dute bertsolariek. "Helburua taldekide guztiok kantuan egitea da, hortaz, ariketa ezberdinak izan genituen, denetik apur bat", adierazi du Xabi Igoak.
 

Hurrengo saioak otsailean

 
E ligako parte dira Aramaioko bi taldeak eta Gasteizko Bazaar Xanmapelezuin. Azken horren aurka jardungo du Konde Basoko Iluek otsailaren 8an Gasteizko Errekaleorren. Eta otsailaren 15ean, Izenbakuek taldeak hartuko du etxean, Izarra elkartean, Bazaar Xanmapelezuin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak