Berriz ere egin dituzte hainbat apurketa San Martin eskolan, Gabonetan

Julen Iriondo 2020ko urt. 9a, 10:04

"Gogor" salatu du Udalak "guztion ondarea apurtzen ibiltzen direnen jarrera", eta zaintzea eskatu du.

Umeek oporrak hartu eta Gabon ostean itzuli arteko tartea San Martin eskolan hainbat apurketa egiteko aprobetxatu du zenbaitek. Honela, zenbait kristal apurtuta agertu ziren, eta eskolako jolastokiko sabaian ere modulu batzuk apurtu zituzten.

Aramaioko Udalak "gogor" salatu gura izan ditu jarrera eta gertakariok: "Itxuraz, batzuek ez dute denbora pasatzeko modu hobeagorik! Guztion ondarea den hori apurtzen ibiltzen direnen jarrera salatu behar dugu. Guztion ardura da herria eta herrikoa zaintzea eta mantentzea". Konponketa lanak egin ditu dagoeneko Udalak.

Eskolan ere kezkatuta

Eskolako zuzendari Saioa Uriartek gogora dakar ez dela halakoak gertatzen diren lehen aldia: "Duela urte eta erdi inguru ere apurtu zituzten kristal batzuk".

Gertakarion aurrean, salaketarik ez dute jarri, baina aurrera begira nola jokatu aztertu beharko dutela aitortu du Uriartek, eta Lierni Altuna alkatearekin batzeko gogoa ere adierazi du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak