Harrera beroa egin diete Aramaioko neska-mutikoek Olentzerori eta Mari Domingiri. Kiroldegi parean elkartu dira, eta handik plazara abiatu dira.
Opariak laster egongo dira herriko umeen etxeetan, baina eskatu ere egin dizkiete jostailuak; Aramaioko umeek erabiltzen ez dituztenak, beharra duten beste ume batzuei emateko.