Inauguratu dute antzinako argazkien erakusketa

Julen Iriondo 2019ko abenduaren 20a

Udalak aspaldi jasotako argazkiak dira, zaharrena 1900ekoa, artxiboan dituenak. Kalitate handiena dutenak aukeratu dituzte, garbitu, txukundu –Alex Mendikutek lagunduta–, euskarri egonkor batean atera eta kaleko paretetan zintzilikatzeko –bertan utziko dituzte–. Inaugurazioa gaur egin dute, Pedro Ignazio Barrutia kalean.

Txuribeltzean daude, pertsonak dira protagonista –batez ere, emakumeak–, eta gutxi gorabehera metro koadro bateko tamaina dute. Auzo ugari agertzen dira argazkietan: Azkoaga, Uribarri, Arexola… Argazki bakoitzarekin, bakoitzari buruzko eta garaiari buruzko informazioa dago erakusketan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak