Aramaion ere euria asko egin du azken orduetan eta horren eraginez, hainbat luizi izan dira errepidean eta erreka hazita dago. Euria ez ezik, haizea protagonista izan da, baita ere. Izan ere, gaztetxeko teilatutik hainbat teila mugitu dira, erortzeko arriskuan egon direlarik. Kasu horretan, suhiltzaileak gaztetxera bertaratu behar izan dira teilatuko teilak egoki jartzeko.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.