Herrialdeko pilota txapelketaren 77. edizioan, bi kategoriatan izan du ordezkaritza Aramaiok finalaurrekoetan. Kadete mailan, Xabi Errastik eta Danel Herrartek 22-15 irabazi zuten Legution etxeko bikotearen kontra, eta hilaren 14an han bertan jokatuko den finalerako sailkatu ziren. Gazteetan, Markel Arriolabengoak galdu egin zuen Amurrion.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.