Goi mailako kulturgileak, egun hauetan Aramaion

Julen Iriondo 2019ko abe. 5a, 10:19

Maialen Lujanbio eta Unai Iturriagarekin bertso saio "berezia" egingo dute hurrengo barikuan, eta aurretik, domeka honetan bertan, Ruper Ordorika izango da herria bisitatuko duena. Hilaren 19an, azkenik, Gontzal Mendibilek egingo du saioa.

Aretoko saio klasikoa antolatu izan du Aramaioko Bertso Eskolak azken urteetan Gabonetan, baina aurtengorako proposamen desberdina egitea erabaki dute. Bi izango dira soilik bertsolariak; ez edozein, hori bai, Maialen Lujanbio eta Unai Iturriaga, eta gaiak jartzen ere zaildutako pertsona, Maite Berriozabal.

"Saio berezia izango da; azken urteotako Gabonetako saioa apur bat gainbehera zihoala iruditzen zitzaigun, eta buelta bat eman nahi izan diogu", adierazi dute bertso eskolatik. Honela, bi zati izango ditu saioak: lehena kultura etxean hasiko da 20:00etan, eta, gutxi gorabehera, ordubeteko iraupena izango du; gero, eskolako jangelara joango dira denak, eta han luntx bat izango dute, janedanaren ostean, han bertan, eguneko bigarren ekinaldia egiteko: "Protagonista berak izango dira bigarren zatian, baina gaiek beste tonu bat izango dute agian", azaldu dute.

Añai, Eki eta Anboto tabernetan eros daitezke sarrerak, 10 eurotan, edo 688 62 70 89 zenba-kian gorde (Xabi).

Ruper Ordorika eta Gontzal Mendibil

Domekan, 19:00etan hasiko da Ordorikaren saioa kultura etxean. Sarrerak udaletxean eta liburutegian daude salgai, 5 eurotan, eta dirua Aita Mari-rentzat izango da. Leihatilan ere izango dira, 18:30ean hasita.

Bestetik, hilaren 19an, Gontzal Mendibilek eta Iñaki Gartziak Gorbeiako kontuak eta kantuak izango dituzte ahotan, 18:30ean udaletxean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak