Iñaki Isasi eta Maria Gomez onenak Aramaioko I. Mendi Duatloian

Txomin Madina Milikua 2019ko aza. 17a, 17:29

Gizonezkoetan Iñaki Isasi arabarra izan da nagusi; emakumezkoetan, Maria Gomez errioxarra; eta lasterketa erreleboka egin duten artean, Iñigo Alzola eta Iker Eskibel debagoiendarrek osatutako bikotea.

80 parte-hartzaile ingururekin estreinatu da Aramaioko Mendi Duatloia; euriari, lokatzari eta giro deserosoari aurre egin dioten 80 ausartekin.

Egunotako eguraldiak eragindako kalteengatik antolatzaileek azken orduan ibilbidea zerbait moldatu behar izan badute ere, hasierako planteamendua ez da aldatu: kirolariak korrika abiatu dira Untzillako plazatik Murugainera eta gero, handik jaistean, bizikletaren pedalei eman behar izan diete zirkuituaren azken kilometro eta erdia korrika amaitu eta helmugara heltzeko.

Iñigo Alzola arrasatearrak eta Iker Eskibel eskoriatzarrak osatutako bikotea izan da helmuga zeharkatzen azkarrena, ordu bat, 26 minutu eta 14 segundoko denbora eginaz. Bakarka parte hartu duen lehen gizonezkoa Iñaki Isasi arabarra izan da (1:34:30); eta lehen emakumezkoa, Maria Gomez errioxarra (2:10:10).

Lehenengoarekin, gustura

Antolakuntza taldeko kide Ander Agirre pozik agertu da Aramaioko I: Mendi Duatloiak emandakoarekin: " Badaude hobetzeko gauzak, baina lehenengo aldia izateko ondo joan dira gauzak. Inork ez du minik hartu, eta hori asko baloratzen dugu. Ibilbidean ere inor ez da galdu. Lana ondo egin dugu, eta gustura geratu gara". Partaide kopuruarekin ere gustura agertu dira, eta zentzu horretan, eskerrak gura izan dizkie parte hartzera animatu diren inguruko herrietako kirolariei.

Sailkapena

Gizonezkoa

  1. Iñaki Isasi (1:34:30)
  2. Eneko Gurrutxaga (1:35:51)
  3. Jon Aperribai (1:36:06)

Emakumezkoak

  1. Maria Gomez (2:10:10)
  2. Ane Beraza (2:27:29)

Bikoteak

  1. Iñigo Alzola eta Iker Eskibel (1:26:14)

Talde onena

Galarregi-Galdaratz

Debagoieneko gizonezko onena

Julen Zumalde (1:51:17)

Debagoieneko emakumezko onena

Ane Beraza

Debagoieneko bikote onena

Iñigo Alzola eta Iker Eskibel

 

 

 

 

 

Erlazionatuak

Aramaioko I. Mendi Duatloia, argazkitan

Txomin Madina Milikua 2019 aza 17 Aramaio

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak