Giro desatseginari aurre egin zioten, atzo arratsaldean aramaioarrek eta horretarako, hainbat osagai izan zituzten: musika, dantza, jatekoa zein edatekoa. Udaletxe azpian, pintxoak zeuden salgai eta horiekin batera, arratsaldea girotzeko ezinbestekoak izan ziren, panderoa, trikitia eta dantza. Gauzak horrela, bertaratu zirenek, abestu zein dantzatzeko aukera izan zuten.