Olaizola-Arriolabengoa aramaioarrak garaile, San Martin pilota txapelketako finalean

Maialen Santos 2019ko aza. 10a, 17:14
Julen Olaizola pilotaria finala jokatzen

Aramaioko bikote bakarrak hartu zuen parte finalean, kadete mailan, eta garaipena lortu zuen. Julen Olaizola eta Markel Arriolabengoa izan ziren txapeldunak, hain zuzen.

Atzo, zapatua, arratsaldean jokatu zituzten San Martin pilota txapelketako finalak, maila guztietan. Mailarik gorenean, kadeteetan, jokatu zuen bikote aramaioar bakarrak -Olaizolak eta Arriolabengoak-, eta Amurrioko Sanz eta Arauzo izan zituzten aurkari. Herrikoek irabazi zuten finala, 22-9 amaitu baitzen partidua. 

Julen Olaizola txapeldunak adierazi duenez, partido polita izan zen atzokoa: "Lan ona egin genuen Arriolabengoa eta biok, gustora sentitu gara". Gaineratu duenez, garaipena lortzeaz gain "minik ez hartzea" zuten helburu, eta beraz, pozik daude lortutako emaitzarekin. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak