Euriari aurre eginez, giro paregabea Gantzaga auzoko sanmelixenatan

Maialen Santos 2019ko aza. 10a, 11:11
Patata tortilla lehiaketako parte hartzaileak mahaiaren bueltan

Egitarau oparoa antolatu dute astebururako Gantzaga auzoan. Atzo, zapatua, euriak ez zuen ekidin antolatutako ekintza guztiak aurrera eramatea. Giro paregabea izan zuten egun guztian zehar, eta jende asko aritu zen ekintza ezberdinetan parte hartzen. 

Goizeko bederatzietan ekin zieten San Melixenak ospatzeari; etxefuegoek iragarri zuten asteburu osoan luzatuko diren jaien hasiera. 12:00etan meza berezia izan zuten; Aretxabaletako abesbatza izan baitzen elizan. Horren ostean, abesbatzak berak kontzertua eskaini zuen. Bazkaltzera joan aurretik eztarria bustitzeko aukera izan zuten bertaratuek, bermut dantza baitzuten antolatuta eguerdi parterako. Asko izan ziren poteora hurbildu zirenak.

Egitarauarkein jarraitzeko mus txapelketa jokatu zuten arratsaldean. Migel Luri eta Jose Luis Andres bikoteak jantzi zuen txapela. Horretaz gain, patata tortilla lehiaketa ere egin zuten. Zortzi taldek hartu zuten parte, eta oso maila ona erakutsi zuten sukaldean aritu zirenek. Manu Luque, Ane Bilbao eta Maite Bilbaok egindako tortilla izan zen guztietan onena, eta prestatutako tortillak dastatzeko aukera ere izan zen. 

Eta txikienek ere izan zuten zertaz gozatu. Kidam Magic magoak haurrei zuzendutako ikuskizuna eskaini zuen, eta haurrak ez ezik, gurasoak ere gustora aritu ziren magia ikuskizunak iraun bitartean. 

Ekintza gehiago

Gaur jarraituko dute sanmelixenak ospatzen Gantzaga auzoan. Arrasate Musikaleko txistulari bandak kontzertua egingo du, 11:15ean. 12:00etan, txirrindulariak abiatuko dira auzotik; 12:30ean hasiko baita Gantzagarako igoera. 13:00etan, triki-poteoa egingo dute Aramaioko trikitilariekin, eta tute txapelketak emango dio amaiera asteburuari, 17:00etan hasita. 

Erlazionatuak

Gantzaga auzoko sanmelixenak

Maialen Santos 2019 aza 10 Aramaio

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak