Sanmelixenak ospatuko dituzte egunotan Gantzagan

Julen Iriondo 2019ko aza. 8a, 14:53

Bihar, zapatua, kanpai errepikak eta etxafuegoak izango dira, 09:00etan, jaien hasiera iragar-tzeko. 12:00etan meza egingo dute, Aretxabaletako koruarekin; ostean, emanaldia egingo dute horiek. 13:00etan, bermut dantza egongo da, 17:00etan, mus txapelketa; 17:30ean, patata-torti-llena; eta ordu beran hasiko da Kidam Magic-en ikuskizuna. 

19:30ean, tortilla txapelketako sariak banatu eta dastaketa egingo dute eta 23:00etan, dantzaldia izango da Xaz DJarekin. Txokolate beroa ere banatuko dute. Domekan, Arrasate Musikaleko txistulari bandak kontzertua egingo du, 11:15ean, eta 12:00etan, txirrindulariak abiatu egingo dira auzotik; 12:30ean hasiko da Gantzagarako igoera. 13:00etan, triki-poteoa egingo dute Aramaioko trikitilariekin, eta tute txapelketa 17:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak