Eskolako kideek aprobetxatu zuten lanpostuekin eta beharrezko errekurtsoekin lotuta eurek egiten zituzten aldarrikapenak justifikatzeko, eta, Saioa Uriarte zuzendariaren arabera, lortu zuten euren helburua: "Adierazi zigun ikusi zuela eta ulertzen duela gure eskariak zilegi direla, eta bere eskuetan dagoena egingo duela agindu zuen"; izan ere, oraintxe hasten dira aurreikusten hurrengo ikasturterako eskolen beharrak. "Adi egongo gara", zioen.