Danel Herrarte –aramaioarra hau ere–, Unai Anda, Eli Zaldua, Martin Abarrategi, Markel Yoller eta Peru Abarrategi izan ziren Zabolako saioan –azkenak ez zuen puntuatzen, seikotea osatzeko egon zen–.
Bertsolariek osatu beharreko ariketak izan ziren zortziko nagusian bina bertso, zortziko txikian hiruna, bi puntu erantzun eta asmakizunen jolasa. Aktualitateari buruzko bertsoaldi ederrak entzun ziren, batzuk seriotik eta beste batzuk umoretik. Aipatzekoa, baita ere, asmakizunen jolasean zelako azkartasunarekin asmatu zituzten batzuek besteen pertsonaia ezkutuak.