17:00etan, mozorro tailerra egin zuten kultura etxean Gaba Beltzeko egitarauari hasiera emateko; arropa zaharrak, izarak eta abarrekoak eraman zituzten etxetik horretarako. Ondoren, kalea apaindu zuten etxetik eramandako kalabazekin. 18:30ean, berriz, egunarekin lotutako ipuin kontaketa saioa eskaini zuen Aitor Vinagret gasteiztarrak, kultura etxean. Handik plazara kalejira egingo zuten 19:15ean, eta dantza saioa egingo zuten bertan Lagun Artean taldeko kideek. Bukatzeko, edabe magikoa hartzeko aukera ere izan zen.