Azoka eta Jubilatuen Eguna, urteko egun politetako bat bihar

Julen Iriondo 2019ko urr. 25a, 12:11

46 postu eta hamalau etxetako animaliak izango dira Nardeaga kalean, eta ehundik gora erretiratu bazkaltzen.

Azokan postua jarriko dutenen artean, 24 izango dira herrikoak bertakoak, eta 22 kanpokoak; ohi bezala, artisau lanak, bitxiak, onddoak, gazta, eta abar izango dira postuotan, baserriko baraz-kiekin batera. Ganadua herrikoa izango da dena: poneyak, astoak, behorrak eta behiak; oiloak ere ekarriko dituzte aurten. 11:00eta-tik 14:30era izango da azoka.

12:00etan, meza izango da eli-zan, Bizente Goikoetxea abes-batzak lagunduta, eta Papargo-rri eskolaniaren txanda izango da meza ostean; 13:00etan, berriz, Lagun Artean dantza taldeak erakustaldia egingo du.

Triki-kalejira taldeak bere izenari kasu egin eta bazterrak girotuko ditu goiz osoan, eta hamaiketakoaren ostean –salda eta ogitartekoak izango dira elkarteetan– berriz ere gosea eginda, ehundik gora erretiratu elkartuko dira bazkaltzeko.

Ohiko opari zozketa egingo dute han. Gizon eta emakume zaharrenek –Matilde Errasti eta Pablo Gardoki, biak 97 urtekoak– bezperan jasoko dituzte Udalaren oroigarriak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak