Emakume Master Cup-eko Lau eta erdikoa Aramaion domekan

Xabier Urtzelai 2019ko urr. 25a, 10:40

Madalen Etxegaraik sakean min egin zion Amaiur Pikazari.

Emakume Master Cup Txapelketa Aramaiora iritsiko da domekan. 16:00etan hasita, promozio mailako sei kanporaketa jokatuko dituzte.

Lau eta erdiko torneoa jokatzen hasi berri dira, eta joan den asteburuan Amezketako jardunaldiak erakutsi zuen pilotari kopuruak gora egitearekin batera pilotarien kalitatea ere goraka doala. "Nabari da, urtez urte, pilotarien mailak gora egiten jarraitzen duela, bai pilota mistoarekin, bai pilota goxoarekin, eta giroak ere ez du behera egin, Amezketako Larrunarriko harmailetan ez zeneta jenderik falta izan", adierazi dute antolatzaileek. Eta domekarako beste horrenbeste espero dute, Aramaioko harmailak jendez betetzea, alegia.

Sei partidu

Aramaion Janire Arrizabalaga, Irene Urzelai, Onintza Egaña, Naiara Aldasoro, Gentzane Alddai, Maialen Magunabeitia, Irantzu Etxebeste, Uxue Azkonobieta, Amaia Zarrabeitia, Ana Maria Agilera, Izaro Zinkunegi eta Nerea Sagarna lehiatuko dira lau eta erdiaren barruan.

Madalen Etxegarai, ondo

Bestalde, joan den astean, Amezketan, iaz eskuz binakakoan nabarmendu zen Madalen Etxegarai izan zen nagusitu zen pilotarietako bat. Oñatikoa eroso gailendu zitzaion Amurrioko Amaiur Pikazari (18-1). Hala, kanporaketa horretan, Madalen Etxegaraik, Laia Salsamendik, Andrea Capellanek eta Ane Mendiburuk egin zuten aurrera, eta baita Maddi Berrocalek eta Madi Unanuek ere, galdu arren tanto gehien egin zituzten pilotariak izan ziren eta. Pilota goxoekin, Andrea Aldaregiak eta Maria Granadok egin dute aurrera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak