Xabat Illarregik jantzi du txapela

Maider Arregi 2019ko urr. 19a, 10:33

Atzo, barikua, jokatu zen Aramaioko bigarren kopla txapelketa. Iturrieta sagardotegian 100 lagunetik gora batu zen. Aurretik egindako finalerdiez gozatzeko asmoz, herriko kaleak ere bete egin ziren.

Balorazio ona egin du Manex Agirre antolatzaileak. "Iaz 60 lagun inguru batu ginen eta aurten ehundik gora batu gara sagardotegian. Ez da txapelketa puntuala; geratzeko etorri da eta jada errotua dago", azaldu du.

Ikusleen artean aretxabaletarrak, arrasatearrak zein bergararrak izan ziren. Aramaioko mugak gainditu ditu kopla txapelketak. "Formatu oso polita dela uste dugu. Lehenengo, kalean batzen gara eta ondoren, finala sagardotegian jokatzen da".

Txapela, Xabat Illarregi leitzarrak jantzi du aurten. Bigarren geratu da, berriz, Asier Galarza muxikarrak. "Saio oso onak entzun genituen atzokoan", azpimarratu du Agirrek.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak