Elkarteko bazkideak eta Aramaiotik zein kanpotik, Debagoienetik eta baita Bizkaitik ere –Axpetik eta Arrazolatik–, iritsitako lagunak izan ziren bertso bazkarian, 45 lagun denera.
Kokotxak gula eta almejekin eta txuleta brasan izan zituzten plater nagusiak otorduan, eta gero izan zen bertsolarien txanda. Lizasok eta Peñak librean jardun zuten, eta giro paregabea jarri zuten elkartean.