Untzillako jaietan, aspertzeko aukerarik ez

Jone Olabarria 2019ko urriaren 5a

Egubakoitzetik domekara bitarte Untzilla auzoko jaiak ospatzen ari dira Aramaion. Haur zein heldu denentzako eskaintza prestatu dute; gaurkoan, Oihana eta Ainara trikitilarien emanaldiarekin hasi dute eguna, baita umeentzako puzgarriekin. Bazkalostean, Mus txapelketa, txokolatada eta magia ikuskizuna izan dute. 20:30rako afaria antolatu dute eta ostean, dantzaldia eta bolo txapelketa. Bihar meza eta Bermouth dantza izango dira, Arkaitz Allur eta Miren Errastirekin.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak