Aramaixo Tropikala areto futbol taldeak domekan hasiko du liga

Maialen Santos 2019ko urr. 4a, 16:22

Aramaixo Tropikala Futbol Kluba, iazko denboraldian (Argazkia: Aramaixo Tropikala Futbol Kluba)

Aramaixo Tropikala Futbol Klubak etxean jokatuko du lehen partidua. Domekan izango da, 18:00etan hasita

Iazko denboraldian lortutako emaitza onen haritik, maila bat gorago –brontzezko mailan, hain zuzen– estreinatuko da taldea, etzi. Aramaion bertan hasiko dute denboraldia, eta Dinamo Lakuabizkarra talde gasteiztarra izango dute aurkari. Are, Pello Abarrategi taldeko jokalariak azaldu bezala, aurkari guztiak izango dira gasteiztarrak: "Kanpoan jokatzen ditugun partidu guztiak hiriburuan izango dira".

Hamalau jokalari arituko dira taldearekin jokatzen –horietatik lau berriak dira–. Adinari dagokionez, 18 eta 25 urte bitarteko gizonezkoak dira guztiak.

Antolaketa, guztien artean

Norgehiagokak prestatzeko astearte eta ostegunetan elkartzen da taldea, entrenamenduak "irekiak" izaten diren arren: "Areto futbolean jokatzeko gogoa duen edonor gerturatu daiteke saioetara". Gainera, entrenatzailerik ez dute; taldekideak arduratzen dira taldearen antolaketa egin eta norgehiagoka bakoitzean nork jokatuko duen erabakitzeaz. "Txandakatu egiten gara, normalean", argitu du Abarrategik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak