Zapatuan izango da Aramaion kaleko margo lehiaketa

Julen Iriondo 2019ko urr. 7a, 17:14

Oinarrietan jasota dagoen bezala, egunean bertan landu beharko da margolana, edozein teknika eta materialekin: 09:00etan hasita –11:00k arte– zigilatu ahalko da euskarria, Sastiña ermitan; 14:00ak bitartean egin ahal izango da margolana –14:30ean bazkaria izango dute– , eta, epaimahaia bildu ondoren, 18:30ean emango dituzte jakitera irabazleen izenak.

Urriaren 13tik 18ra bitartean, lehiaketako lanak ikusgai egongo dira Sastiñan, erakusketan. Aramaioko Udalak antolatzen duen lehiaketan edonork har dezake parte, eta herriko irudietan oinarritutakoak izan beharko dira lanak.

Sariei dagokienez, bi kategoriatan banatuta emango dituzte: 16 urtetik gorakoetan, 700 euro jasoko ditu irabazleak, 500 euro bigarrenak, 400 euro hirugarrenak eta 150 euro aramaioar onenak; 16 urtera artekoetan, berriz, lehen saria izango da 150 euro pintura materiala erosteko, 100 euro bigarren saria eta 50 euro hirugarrena.

Nagusien kategoriako hiru koadro onenak Aramaioko Udalak hartuko ditu beretzat; gainerakoak, urriaren 31 bitartean jaso ahalko dituzte egileek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak