Aitor Aranaren omenezko 23. martxarekin pozik dago Orixol

Jokin Bereziartua Lizarazu 2019ko ira. 28a, 15:54
Mendi martxaren irteera, Aramaioko kiroldegian.

Gaur, irailak 28, egin dute 1998an mendian hil zen Aitor Arana aramaioarraren omenezko mendi martxa. Orixol mendizale elkarteak "pozik" agertu dira 23. edizioarekin: "170 parte hartzaile izan ditugu, iaz baino 40 bat gehiago, eta mendizaleak gustura geratu dira. Aurten iaz baino hiru euro garestiago jarri dugu izen-ematea, zortzi eurotan, eta Jokin Larrañagak egindako kamisetak oparitu ditugu; jendeak hartu du", diote.

Bi ibilbide egin dituzte, bata 18 kilometrokoa eta bestea 23koa, eta eguna lainotuta hasi bada ere goizak aurrera egin ahala altxatu du. "Oso gustura geratu gara aurtengoaz, bereziki jendea gustura ikusi dugulako", adierazi dute Orixolekoek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak