Etxeko sagardoa dastatzera!

Miren Arregi Amasorrain 2019ko ira. 22a, 15:25

Sagardo Eguna egin dute gaur Aramaion. Iaz baino bi etxe gutxiagorekin, zortzi izan dira guztira, euren zukua dastatzeko eraman dutenak.

Aitor Ugarte mendi korrikalariak egin du Aramaioko Sagardo Egunari hasiera eman dion txotx irekiera. Bertsotan ere egin dute eta dantza ere bai –tartean sagar dantza–, herritarrek sagardoa eta sagar zukua dastatzen zituzten bitartean. Jatekorik ere ez da falta izan, Lagun Artean dantza taldeko kideek taloak egin baitituzte.

Zortzi etxe

Etxeko sagardoaz gozatzeko aukera aprobetxatu dute aramaioarrek eta ekoizleak ere pozik ziren, kalera euren ekoizpena eramateko aukera oso polita iruditzen baitzaie. Iazko sagar-uztak emandako sagardoa da gaur plazara eroan dutena, uzta urri batetik ateratakoa: "2018an apenas egon zen sagarrik, baina ateratako zukua kalitatezkoa da. Aurten, berriz, sekulako sagar pila dago. Berehala hasiko gara uzta berriarekin lanean", dio ekoizleetako batek.

 

 

Erlazionatuak

Aramaioko Sagardo Eguna

Miren Arregi Amasorrain 2019 ira 22 Aramaio

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak