Aramaioarren argazkiak eta koplak, 'Aita Mari' ontzia laguntzeko

Arantzazu Ezkibel Galdos 2019ko ira. 21a, 11:38

Sastiña jendez lepo bete zen atzo iluntzean Begiz jotako koplak liburuaren aurkezpenean. Alex Mendikute argazkilariaren 92 argazki jasotzen ditu liburuak, guztiak Manex Agirreren kopla bateaz lagunduta.

"Ederto joan da aurkezpena, Sastiña bete egin da", azaldu du Alex Mendikute argazkilariak. Hainbeste jenderen aurrean hitz egiteko "urduri" zegoela nabarmendu duen arren, Mendikute "pozik" dago liburuaren emaitzarekin eta baita aurkezpenarekin ere.

Aurkezpen ekitaldian Lierni Altuna alkateak hartu zuen hitza, eta ondoren Mendikutek eta Agirrek ideia nondik nora sortu zen azaldu zuten. Gainera, momentua aprobetxatu zuten kopla batzuk zuzenean abesteko Larraitz Arriolabengoa musikariaren laguntzarekin.

Liburua 20 eurotan salgai

Liburutegian, ekonomatoan eta Mendikutek berak izango ditu liburuak salgai. 20 eurotan salduko dituzte eta diruaren zati bat Aita Mari ontziarendako izango da.

92 argazki

Liburuak jasotzen ditu 2010etik 2017ra bitartean ateratako 92 argazki. Guztiak aramaioarrei eginak, eta Aramaion. Zuri beltzean dira argazkia. Argazki bakoitzak, Agirreren kopla bana du.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak