18 eta 23 kilometroko ibilbideak aukeran, zapatuan

Julen Iriondo 2019ko ira. 25a, 12:29

Orixolek antolatuta, Aitor Aranaren omenezko 23. mendi martxa izango da, 08:00etan kiroldegitik irtenda.

Hilaren 28an bertan eman beharko da izena Orixol Mendizale Elkarteak antolatutako mendi martxarako; 07:30etik aurrera egongo da horretarako aukera. 8 euroko kostua izango du izenemateak, eta parte-hartzaileek kamiseta jasoko dute opari.

Hasiera bera

Ibilbideei dagokienez, bi egongo dira aukeran: laburrenak 18,8 kilometroko luzera izango du eta luzeenak, 23,4koa.

Bi ibilbideen hasiera bera izango da. Ibarran, kiroldegian, abiatu eta Tellamendi igoko dute – Lurgorri inguratuz–; Zabalandin hornidura postua egongo da, handik Orixoleko tontorrera joko dute, eta Kruzetan egongo da beste hornidura postu bat. Ibilbide laburrekoak zuzenean jaitsiko dira handik berriz ere Ibarrara, eta luzekoek Durakogain, Ganboralde eta Asentsio kateatuko dituzte, eta Azkoagatik bueltan Ibarrara jaitsiko dira.

Parte-hartzaileek izena ematearekin jasoko duten kamiseta teknikoa hiru koloretan egongo da: arrosa, urdina eta berdea, S, M, L eta XL neurrietan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak