Gaur hasi eta azaroaren 9ra arte, San Martin txapelketa

Julen Iriondo 2019ko ira. 13a, 13:14

45 bikote inguruk hartuko dute parte, lau kategoriatan banatuta, eta ligaxka erara jokatuko da hasierako zatia.

Arabako klubetako 45 bikote inguruk eman dute izena aurtengo San Martin pilota txapelketarako; horietatik, hainbat izango dira Aramaiokoak bertakoak, infantil B kategorian salbu, beste guztietan izango du-eta ordezkaritza herriak.

Benjamin, alebin, infantil eta kadete mailetan jokatuko da txapelketa, nahiz eta kategoria beraren barruan A eta B azpimailak egongo diren –kasu batzuetan, pilotetan egongo da aldea batetik bestera–. Partiduak bariku arratsaldeetan eta domeka goizetan jokatuko dira, gaur hasi eta astero-astero azaroaren 9ra bitartean.

Txapelketa ligaxka moduan jokatuko da lehenengo zatian: kategoriaren arabera, baina multzo bat edo bi egongo dira, oro har, bakoitzean, eta lauzpabost bikote ariko dira lehian multzoko.

Lehen asteburua

Txapelketaren lehenengo asteburuan, hamabi norgehiagoka egongo dira, bost gaur eta domekan gainerako zazpiak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak