Irakurle klub feministan parte hartzeko izena eman daiteke

Julen Iriondo 2019ko ira. 16a, 13:09

Ainhoa Aldazabal.

Ibiltaria izan arren, euskarazko taldea Aramaion batu zen aurreko ikasturtean, partaideak bertakoak zirelako.

Gorbeialdeko Kuadrillaren eta Laia Eskolaren ekimena da feminismoa eta irakurketa batzen dituen kluba, eta gaztelerazko eta euskarazko taldeak ditu. Azken hori Aramaion batu zen aurreko ikasturte osoan, izena eman zuten lagunak bertakoak zirelako. Ikusi egin behar gauza bera gertatzen den sasoi berrian.

Klubaren lehen saioa urriaren 14an izango da, 18:00etatik 20:00etara. Ordutik aurrera, hileko bigarren astelehenetan elkartuko dira Ainhoa Aldazabal dinamizatzaileak proposatutako liburuak komentatu eta, literaturarekin gozatzearekin batera, feminismoan sakontzeko.

Klubean parte hartzeko izena 945-43 01 67 telefono zenbakian edo berdintasuna@gorbeialdea. eus helbidean eman daiteke. Ikasturteko lehenengo liburua Najat El Hachmi-ren Azken patriarka izango da, eta liburutegian eskuratu ahal izango da. Programatuko dituzten beste liburu batzuk izango dira Miren Amurizaren Basa eta Kattalin Minerren Moio. Gordetzea ezinezkoa zen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak