Iraileko egubakoitzetan, Sastiña ermitaren ondoan, kontzertuak

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2019ko ira. 5a, 16:18

La Trama, Aldakan Beltz eta Charlie Cosh izango dira, hurrenez hurren, bihar hasita; emanaldi guztiak, 19:30ean izango dira.

Gasteizko Xiomara Zugazagoitiak eta Willy Granadosek (Potato, Arawak, Kannabis...) osatzen dute La Trama bikotea. Talde berria da, aurtengo martxoan sortutakoa, aspalditik elkar ezagutzen badute ere. "Orain dela hamar urte, Leroy Sanchezen taldeko kide ginen, baina, taldea desagertu zenean, bakoitzak bere bidetik jo zuen. Halako batean, entsegu lokalean agertu zen Xiomara, jolasean abesti bat grabatu genuen, gustatu egin zitzaigun, eta elkarrekin proiek-tua abiatzea erabaki genuen".

Ekainean hasi ziren kontzertuak egiten eta harrezkero hamaika egin dituztela dio, pozez: "Harrituta gaude, ezustean ha-rrapatu gaitu, emanaldi guztie-tan etortzen zaigu jendea zoriontzera eta eskertzera; ez gara hasiberriak musika kontuetan, eta halako harrera ez da ohikoa".

Ahotsa eta gitarra

Urrian edo azaroan, euren kan-tuekin estudioan sartzeko asmoa dute, baina, oraingoz, cover edo beste talde batzuen bertsioekin osatzen dute errepertorioa. Zugazagoitiak abesten du, Granadosen koru eta gitarraren laguntzarekin. "Denetarikoak daude: Depedro, Metallica, Amy Whitehouse, Bob Marley...".

Datozen asteetakoak

Aldakan Beltz seikoteak hartuko du lekukoa Sastiñan datorren astean. Musika beltza oinarri, jatorri, erritmo eta estilo asko batzen dituzte: funka, samba, afrobeata, bluesa, songoa, gospela...; eta horiekin guztiekin, publikoa dantzan jartzen.

Irailaren 27an, Charlie Cosh izango da Mikel Gaztañaga lagun duela; elkarrekin pianoaren, gitarraren eta harmonikaren doinuen gainean abestuko dute.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak